XABIER LETE

xabier-lete.jpgJOXEAN GOIKOETXEA: Tarte MusikalakXabier Letek, gure poesigintza eta kantagintzan baitezpadako erreferente (hemezortzi disko denetara eta bost poesia liburu argitaraturik, lehenengoa 1968an), 15 urte poesiarik argitaratu gabe egon ondoren lehengo neguan “Egunsentiaren esku izoztuak” poema liburua plazaratu zuen. Bertan azken urteetako bizi-esperientziak gogoetatu ditu, iragan ederrarekiko miresmenea, maitasunaren gauzaguneak, xamurtasuna, oinazea, heriotza eta berraurkikuntzaren ametsa elkarri lotuz berak ondu ohi duen goi mailako poetikan; zalantzarik gabe, bere poesigintzan mugarri den liburua. Xabier Leteren aurreneko aldia da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian; ekitaldia, beraz, bertako zenbait poemaren irakurraldi intentso, indartsu eta sentituaz gozatzeko aukera errepikaezina da. Joxan Goikoetxeak tarte musikalekin lagunduko dio.

Autorea

This post was written by who has written 692 posts on Plateruena – Durangoko Kafe Antzokia.

3 Iruzkinak to “XABIER LETE”

  1. Angel Urriak 29, Osteguna at 16:32 #

    Kaixo. Bi sarrera erosi nahi ditut, nire arrebarentzat. Bilbon bizi naiz. Hemen edo internet bidez (edo BBKan) eros ditzaket? Eskerrik asko.

  2. Angel Urriak 29, Osteguna at 16:33 #

    Kaixo. Bi sarrera erosi nahi ditut (Xabier Leten kontrzertua), nire arrebarentzat. Bilbon bizi naiz. Hemen edo internet bidez (edo BBKan) eros ditzaket? Eskerrik asko.

  3. Plateruena Urriak 30, Ostirala at 18:06 #

    Sarrerak plateruenean bakarrik jarri dira salgai. Bihar takila 7etan zabalduko da eta atea 7,30etan. Errezitaldia 8etan hasiko da.
    eskerrik asko,

    PLATERUENA

Zure iruzkina utzi nahi duzu?