AMETS ARZALLUS ANDONI EGAÑA MAIALEN LUJANBIO ONINTZA ENBEITA http://www.berbaro.com
KEROBIA
Abenduak 29, Larunbata
Iruñeako KEROBIA taldeak duela urtebete pasatxoko bisita errepikatuko du “Rose Escargot” bere azken lan arrakastatsua zuzenean gure artean berriz gozatu ahal dezagun. Oraingo honetan Valentziako 121 dB taldea izango dute lagun. http://www.kerobia.com http://www.myspace.com/cent21db
AUDIENCE
Abenduak 28, Ostirala
Hiru urte luze zuzenekorik eskaini gabe eman ondoren, Gernikako AUDIENCE taldea “Trying Wings on Roots”-ekin (Noizpop 2007) itzuli da, blues, rock eta country-aren sustraietan arrotutako disko zoragarria. Aurretik Hondarribiako PINBOL taldeak joko du. http://www.myspace.com/weareaudience http://www.myspace.com/pinbolband
JABIER MUGURUZA
Abenduak 27, Osteguna
“Konplizeak” bere lan berria aurkeztuko du Jabier Muguruza abeslari eta musikagileak, bdertzigarren diskoa bere ibilbidean, Angel Unzu gitarrarekin eta Mireia Ozerinjauregi ahotsetan lagun dituela. http://www.jabiermuguruza.net
KIKO VENENO
Abenduak 22, Larunbata
Gurean aurkezpenik behar ez duen artista dugu Kiko Veneno. “El hombre invisible” da bere azken lana eta bertako kantuak zein betiko abesti ezagunak abestuko ditu La Banda del Retumberen laguntzarekin. http://www.kikoveneno.net http://www.ticktackticket.com
THE ADOLESCENTS (USA)
Abenduak 21, Ostirala
AEBetako Kalifornian sortu zen THE ADOLESCENTS punk-rock taldea duela mende laurden baino gehiago. 2005ean “OC conffidencial” lana kaleratu zuten eta aurten Europan eskainiko duten kontzertu bakanetakoa izango da hau. http://www.myspace.com/theadolescents http://www.myspace.com/muletrained http://www.catolicpunk.com
DURANGON FOLK
Abenduak 15, Larunbata
Durangoko KRISKITIN dantza taldearen eta Madrilgo Grupo de danza Francisco Goya taldeen dantza ikuskizuna.
GOSE
Abenduak 9, Igandea
Trikia eta elektronika maisuki batuz aho bete hortz utzi gintuen Arrasateko GOSE taldeak eta oraingo honetan bigarren diskoa aurkeztuko du Baga-Biga diketxearen eskutik. http://www.gose.info http://www.baga-biga.com
KENZAZPI
Abenduak 8, Larunbata
“Gelditu denbora” azken diskotik bi urte luzeren ostean iritxi da azkenean KENZAZPI taldearen disko berria: “ARGIAK”, AEBetako Los Angelesen Rafa Sardinak (Grammy sariduna) ekoiztua eta taldearen laugarrena dena. http://www.kenzazpi.com http://www.myspace.com/laxnbusto
ETXEPARE KODEA
Abenduak 8, Larunbata
Tramagilea: XABIER PAYA Bertsolariak: UXUE ALBERDI SUSTRAI COLINA OIHANE PEREA ETXABE
MIKEL URDANGARIN
Abenduak 7, Ostirala
Zornotzako kantugileak “Anek idatzi dit zutaz”, bere ibilbidean bakarka argitaratzen duen seigarren lana aurkeztuko du. http://www.mikelurdangarin.com
EUSKARAREN HITZALAK ALEMANEZ
Abenduak 7, Ostirala
Euskaratik alemanera itzulitako lanak – Joseba Sarrionandiaren Lagun Izoztua, eta beste batzuk – itzultzaileen eta sortzaileen ahotik, musika zuzuenean eta azken ordukoak!
GAZTELUPEKO HOTSAK GAUA
Abenduak 6, Osteguna
Gaztelupeko Hotsak disketxeko hiru taldek beren azken lanak aurkeztuko dituzte. Berako PETTIk “ON”, UEK taldeak “Uhinak” eta SURFIN KAOSen lan berria. http://www.myspace.com/pettibasque http://www.surfinkaos.com http://www.myspace.com/uek
POTATO
Abenduak 5, Asteazkena
1984ko gabonzaharrean igo zen lehen aldiz eszenario batetara POTATO punky reggae party banda bezala. Orain, 23 urte beranduago, Euskal Herrian zuzenean ikusteko azken aukera izango da hau. http://www.potatobanda.org http://www.hontza.org/











