KYUSS taldearekin batera, stoner doinuaren aitzindari bezala izendatu genezake FU-MANCHU taldea. Brant Bjork-ek aspaldi utzi zuen taldea baina azken urteotan taldeko partaideak ez dira aldatu eta beraien ibilbideko hamargarren diskoa, “We must Obey”, otsailean atera berri dute eta enetan gogorrena omen da. Link: www.frontlinesite.com
II. PLATERUENA SKATE TXAPELKETA
Apirilak 29, Igandea
LANDAKO ERAKUSTAZOKAN (Antzokiaren alboan) ospatuko da Miniramp modalitatean SKATE TXAPELKETAren bigarren eguna. Sari garrantzitsuak izango dira eta nazioarteko patinatzailerik onenetarikoek parte hartuko dute. TELEBISTARAKO SPOTA IKUSI
II. PLATERUENA SKATE TXAPELKETA
Apirilak 28, Larunbata
Iazko arrakastaren ostean, aurten Street modalitatean Skate Txapelketaren bigarren edizioa ospatuko da. Iaz bezela sari garrantzitsuak banatuko dira ariketa desberdinetan. TELEBISTARAKO SPOTA IKUSI
THE FREEWHEELIN TORNADOS
Apirilak 27, Ostirala
Rock´n Roll gaua. Bartzelonako THE FREEWHEELIN´TORNADOS taldeak “Acapulco Gold” diskoa aurkeztuko du ROYAL CANAL (Iñigo Firehead) eta ELECTRIC RIDERS talde iruñearrekin batera.
ROGELIO BOTANZ
Apirilak 26, Osteguna
Pedro Guerrarekin batera “Taller Canario de la Canción” sortu zuen musikariak, 2000. urtean bakarkako bideari ekin zion eta orain bere laugarren lana aurekezten digu: VUELOS (Hotsak 2007).
SU TA GAR
Apirilak 21, Larunbata
JAINKO HILEN UHARTEAN beraien azken lana aurkeztuko dute eibartarrek. Beraiekin batera, luzaroan euskarazko metalaren ikonoa izandako ASGARTH taldeak bere ibilbideko azken kontzertuetariko bat izango dena eskainiko du.
NEGURA BUNGET
Apirilak 13, Ostirala
Errumaniatik datorkigu NEGURA BUNGET taldea eta Black Metal doinuan jorratzen ditu. Beraiekin batera KATHAARSIS galiziarrak eta NEMESIS OCCULTA bilbotarrak izango dira.











