2 urte zuzeneko emanaldirik emon gabe egon ostean, berriro ere erasoan dator Oliba Gorriak, jaia , martxa eta borroka uztartuko diren gau honetan. Itzuleraren eta “Bake Faltsuari Hagin Zorrotza! 07″ birako lehen kontzertuko lekuko izango da beraz Plateruena Kafe Antzokia.
LOR + SARKOR
Urtarrilak 20, Larunbata
“Bakoitzari berea” diskoa duela urtebete kaleratu zutenetik, geratu gabe aritu da Elorrioko LOR taldea zuzenekoak eskaintzen. Biraren azken kontzertuetako bat gurean egingo dute. Ez galdu aukera!
ALBERTUCHO + DR. SAPO
Urtarrilak 19, Ostirala
“Lunas de mala lengua” du izena Albertuchoren (Sevilla 1983) azken lanak. Rock-etik abiatuta, flamenkoa zein bestelako estilo desberdinek bat egite dute bere musikan. Hitzei dagokionez, barren-barrenetik sortutako testuak zintzoak dira; zalantzarik gabe XXI. mendeko poeta urbanoa dugu Albertucho. – SARRERAK ERRESERBATZEKO: kultura@plateruena.net (Idatzi izen abizenak eta sarrera kopurua)
"HIRI GORAZARRE"
Urtarrilak 18, Osteguna
Juan Ramon Makuso idazleak bere azken poesia liburuko “HIRI GORAZARRE” pasarteak irakurriko ditu, zuzeneko musika eta irudien proiekzioez lagunduta.
MPB + INSOLVENTES
Urtarrilak 12, Ostirala
“Paremos la makina” da durangoko MPB taldearen azken lana eta Euskal herrian, Espainian zein Portugalen zehar egindako birari bukaera emango diote kontzertu honekin.
RUPER ORDORIKA
Urtarrilak 5, Ostirala
“Memoriaren mapan” du izena Ruper Ordorikaren azkenengo lanak. Ruperrenak dira doinuak eta hitzak Joseba Sarrionandiarenak. Zuzenean, Jon Piris kontrabaxu-jolea izango du lagun, taularatze hurbileko eta biluzian, erronka zintzoa bezain bizigarria bereganatzen duelarik. OHARRA: Kontzertua jesarrita ikus-entzutekoa izango da aforo mugatuarekin. -Sarrerak erreserbatzeko: kultura@plateruena.net Jarri zure izen abizenak eta sarrera kopurua ostiral arratsaldeko 5ak baino lehen. [...]
LISABO
LIVESTREAM
Calendar
| A | A | A | O | O | L | I |
|---|---|---|---|---|---|---|
| « Abe | Ots » | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||











