MAIALEN LUJANBIO JON MAIA ANGEL MARI PEÑAGARIKANO XABIER PAYA
LISABÖ + ANARI
Abenduak 29, Ostirala
2002ko urtarrilean azken kontzertua eman zuen LISABÖk Bartzelonako Garatgen. Luze da ordutik hona baina irundarrak ez dira geldirik egon eta hauen urrats berriak EZLEKUAK izeneko disko berrian eta Plateruenean ikusi eta entzun ahal izango dira. Aurrez, ANARIk “Zebra” diskoa aurkeztuko du.
MIKEL URDANGARIN
Abenduak 28, Osteguna
“DANA” iazko urtean argitaratu ostean, bere kantutegi zabaleko alerik ederrenak eskainiko dizkigu Mikel Urdangarin kantuegile zornotzarrak.
STANDARD + DELOREAN
Abenduak 22, Ostirala
Musika elektronikoa, dantzarako erritmoak, dance rock… Hori eta gehiago eskaintzen dute beraien unerik gozoenean aurkitzen diren bi taldeok. DELOREAN Zarauztarrek “Into the Plateau” eta STANDARD getxoztarrek “3.000 v-40.000 w” azken lanak aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren.
JOSE BRUNO
Abenduak 21, Osteguna
Jose Bruno baterijoleak (Fito Y Fitipaldis, e.a.) “Baterías y Canciones” liburua argitaratu du eta hura aurkezteaz gain, bateria Master-class bat eskainiko du.
ANESTESIA + BIOK
Abenduak 16, Larunbata
Bost urteko geldialdiaren ostean, “TERAPIA” lan berria (Bonberenea ekintzak 2006) aurkeztuko du zarauzko ANESTESIA laukoteak. Aurrez, BIOK taldearen doinu bortitza. Egurre!
IDEIAK BULTZATUZ JAIA
Abenduak 15, Ostirala
Ideiak Bultzatuz zigilu berriaren aurkezpen jaia. Goian aipatu taldeok zigiluarekin argitartutako lan berriak aurkeztuko dituzte.
URGABE
Abenduak 10, Igandea
Badira pare bat urte URGABE plaza doinuak utzi eta pop-rock doinuak jorratzen hasi zirela. “Edan hemendik” dikoaren arrakastaren ostean, beraien laugarrena eta azkena den “Isilean” (Oihuka 2006) aurkeztuko dute.
TXUMA MURUGARREN + PETTI + RAFA RUEDA
Abenduak 9, Larunbata
Euskal musikagintzak azken urteotan eman duen uzta oparoenaren tartean kokatu genitzake hiru musikariok. Hara non, hiruak bat egin eta “HAUXE” (Hotsak 2006) oparitu diguten.
DURANGON FOLK
Abenduak 9, Larunbata
Parte hartuko duten dantza taldeak: – Murtziako Villa de Alhama – Landetako Groupe Folklorique Lous Cadetouns – Soraluzeko Galtza Gorriak – Durangoko Txiri-Txiri eta Kriskitin
MOKAUA
Abenduak 8, Ostirala
MOKAUA taldeak eta LOGELA MULTIMEDIAk 2007an antzokietan eskainiko dutenaren aurkezpen berezia izango da, agerraldi bitxi batean eta ezohiko orduan. Zuzenean musika eta irudiak nahastuko dira. Formazioa: Ander (Ahotsa eta sekuentziak), Gorka (Kitarra), Karlos (Baxua) eta Imanol (Video Jokey).
KEPA JUNKERA
Abenduak 8, Ostirala
Irailean Getxoko Folk jaialdian aurkeztu eta New York, Varsovia, Txile zein Argentinan zehar aurkezten aritu ostean, Europako World Music zerrendetan bigarren tokian kokatzea lortu duen “HIRI” disko zoragarria erakutsiko digu KEPA JUNKERAk.
ZIEGATIK… EUSKAL HERRIRA
Abenduak 8, Ostirala
Euskal herriko idazle eta musikari desberdinek, euskal preso politikoek idatzitako poemak irakurri eta musikatuko dituzte.
PATA NEGRA
Abenduak 7, Osteguna
Rafael eta Raimundo Amador anaien PATA NEGRA talde mitikoa eskenatokietara bueltatu da urte askoren ondoren, Raimundo gabe orain, eta KARIDADEKO BENTA talde euskaldunarekin batera GEREDIAGA elkarteak antolatutako kultura arteko kontzertuan parte hartuko du.
KEROBIA + STUPENDA JONES
Abenduak 6, Asteazkena
Iruñeako KEROBIA taldeak “Rose Ecargot” (GOR 2006) lan txundigarria grabatu ostean, zuzenean defendatzeko tenorea heldu zaio. Horixe egingo du Olaztiko STUPENDA JONES taldearekin batera. Azken hauek, Brigada Crimina taldearekin partekatuta argitaratu zuten estreineko diskoa eta oraingo hau, “Etorkizuna lehertuz” (GOR 2006), oso-osorik beraintzat izan da eta rock eskandinabiar usaia dario. Gaua borobiltzeko, NABARRA eta GAZTETXULO [...]
ATONDU, XXI. MENDERAKO PROPOSAMENA
Abenduak 6, Asteazkena
Ane Albisu Iriartek “Atondu, XXI. menderako proposamena” liburua idatzi du, eta liburuaren oinarrian dagoen lanaren berri emango du Durangoko Kriskitin Dantza taldearen laguntzarekin. Anek Dantza taldeari eginiko jantzi desberdinak erakutsiko dira.
NORTON KLUB + KEIKE
Abenduak 5, Asteartea
KEIKE talde ondarrutarrak “Beldurra, mina, argia” (Oihuka 2006) diskoa aurkeztuko du, bigarrena bere ibilbidean. NORTON KLUB taldeak ere “KLUB-a” (Barne records 2006) izeneko bere bigarrena erakutsiko du.
NEUBAT + SHARON STONER + IZAERA
Abenduak 2, Larunbata
“Stereosaurus” (Matasellos 2006) da NEUBAT talde gasteiztarraren disko berria eta berau aurkeztuko digute. Beste horrenbeste egingo dute SHARON STONER oñatiarrek “3000 bira” (Hotsak 2006)-rekin eta IZAERA irundarrek “Denbora_kaos” (Psilocibina 2006) diskekin. Stoner doinuak, rock pisutzua, indartsua,…
BABEL MUSIK JAIA
Abenduak 1, Ostirala
BABEL MUSIK zigilu berriaren aurkezpen jaia. Arratsalde partetik kafe kontzertuak, bideoklip proiekzioak, diska sorten zozketak, taldeak zuzenean ezagutzeko aukera (POG MO THON. HARROBI, AXULAR, TXATOPLATO, GOZATEGI, LUHARTZ…) eta kontzertuak! HARROBIren pop goxoa, GOZATEGIren trikitixa bizkorra. TXATOPLATOren punk bihurrikeriak, POG MO THONen rock indartsua eta AXULARen beat etnikoa. Etorri eta musikaz bete mundua!











