GARI "Basikoa"

gari web.jpgBere azken lana, “O-tik”, formatu handian Euskal Herri osoan zehar zuzenenan aurkeztu ondoren, hurrengo urtean disko berria kaleratzeko asmoa du GARI musikari ezagunak. Bitartean, pare bat kontzertu “Basiko” eskainiko ditu, tartean gurea, era akustikoan (kitarrak eta baxua) jorratutako errepertorioarekin eta Batiz gitarjole ospetsua (Fitoy Fitipaldis, e.a.) eta Alberto Bosch baxujolea (Lau Behi, e.a.) alboan dituela. Aurretik Bergarako MAHASTER RIVER taldeak “Irtenbiderik gabeko autobideak” (Hotsak 2006),bere lehen diskoa aurkeztuko du.

Autorea

This post was written by who has written 692 posts on Plateruena – Durangoko Kafe Antzokia.

4 Iruzkinak to “GARI "Basikoa"”

  1. Koldo Azaroak 1, Asteazkena at 0:25 #

    “Basikoa” horrek zer esan nahi du?

  2. PLATERUENA Azaroak 1, Asteazkena at 15:52 #

    Esan nahi du: GARI ahotsa eta kitarra, BATIZ kitarra akustikoa eta elektrikoa eta BAXUJOLEA (ez dut bere izena gogoratzen) basiko edo akustikoan teklatu eta bateriarik gabe.

  3. Plateruena Azaroak 7, Asteartea at 17:51 #

    Gari eta Batizekin arituko den baxujolea Alberto Bosch da, LAU BEHI taldean aritutakoa. Publiko aurrean lehen aldiz joko dute elkarrekin hiru musikari handi hauek.

  4. M.@! Azaroak 8, Asteazkena at 20:08 #

    AUPA GARI MAN RASTAMAN!!!

Zure iruzkina utzi nahi duzu?