Artxiboa | Azaroa, 2006
DESTRUCTION (Alemania)

DESTRUCTION (Alemania)

Urteen poderioz Europako trash talderik garrantzitsuenetakoa bihurtu da DESTRUCTION talde alemaniarra. AEBn burututako bira arrakastatsuaren ostean Europan barna arituko dira, tartean gurean.

Irakurri sarrera guztia Iruzkina { 7 }
RAMALLAH

RAMALLAH

BLOOD FOR BLOOD talde mitikoaren liderra izandako White Trass Rob-en banda berria da RAMALLAH. Hauekin batera Bostongo (AEB) DEATH BEFORE DISHONOR (beatdown) eta Euskal Herriko AD eta DEVON.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 1 }
ZIRIKA ZIRKUS

ZIRIKA ZIRKUS

Malabareak, musika, oreka jolasak, magia, akrobazia, abestiak, klown,… Hau guztia ordubeteko ikuskizunean non haurren parte hartzea ezinbestekoa den.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }
ESPERS

ESPERS

Kutsu psikodelikodun folk berritzailea egiten du Pensylvaniako (AEB) ESPERS taldeak. Beraien lan berria, “Espers”(Drag City 2006), aurekztuko dute. Aurretik EDITH FROST izango da taulagainean.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }
MACARRADA

MACARRADA

“Mundialmente conocidos” beraien azken lana erakutsiko du aurekezpenik behar ez duen MACARRADA bilbotar punk taldeak. Beraiekin batera MALA REPUTACION asturiarrek joko dute.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }
GRIOT

GRIOT

Argazkiak, ilustrazioak, irakurketak, musika eta dantzak konbinatzen dituen ikuskizun honen bitartez, Afrika beltzeko gaur egungo errealitatearen isla eskaini nahi da. Hari gidaria Jon Arretxe idazle eta bidaiariaren liburua da: “Griot”.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }
VANTROI + GERMENES + DISTURBIO + HIRURKO

VANTROI + GERMENES + DISTURBIO + HIRURKO

“Marianao Cuba” musika eskolaren aldeko kontzertua. Lau taldek parte hartuko dute punk doinuak nagusi izango diren kontzertuan, VANTROI Mexikotik, GERMENES Sevillatik, HIRURKO Madrildik eta DISTURBIO Euskal Herritik.

Irakurri sarrera guztia Iruzkina { 2 }
SICK OF IT ALL

SICK OF IT ALL

EASTPAK ROCKZONE TOUR NYHC-aren erregeek 20 urte bete dituzte oholtza gainean eta opari gisa “Death to tyrants” disko berria kaleratu dute aurtengo udan. Arkezpenik behar ez duen taldea da SICK OF IT ALL, baina zerbait azpimarratzekotan, zuzenekoetan erakusten duten grina eta indarra aipatuko ditugu. Aurretik WALLS OF JERICHO taldea estatubatuarrak eta ANAL HARD kataluindarrek joko [...]

Irakurri sarrera guztia Iruzkina { 14 }
ASIER SERRANO

ASIER SERRANO

Mikel Gorosabel “Norton”-ekin batera LORELEI taldean aritu zen abeslari bezala Asier Serrano idazle eta musikari eibartarra. Ondoren, bakarka, hiru disko argitaratu ditu eta hain zuzen disko horietan bildutako kantuak eskainiko dizkigu talde osoaren (Bateria+baxua+kitarra+tronpeta) laguntzarekin. Aurretik, Matías Pozo abeslari argentinarrak, gitarraren laguntza soilarekin, orduerdi inguruko saioan bere kantutegiko alerik ederrenak eskainiko du.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }
GARI "Basikoa"

GARI "Basikoa"

Bere azken lana, “O-tik”, formatu handian Euskal Herri osoan zehar zuzenenan aurkeztu ondoren, hurrengo urtean disko berria kaleratzeko asmoa du GARI musikari ezagunak. Bitartean, pare bat kontzertu “Basiko” eskainiko ditu, tartean gurea, era akustikoan (kitarrak eta baxua) jorratutako errepertorioarekin eta Batiz gitarjole ospetsua (Fitoy Fitipaldis, e.a.) eta Alberto Bosch baxujolea (Lau Behi, e.a.) alboan dituela. [...]

Irakurri sarrera guztia Iruzkina { 4 }
SAMIAM + THE DRAFT (Hot Water Music)

SAMIAM + THE DRAFT (Hot Water Music)

Sei urte diskorik argitaratu gabe egon ostean, “Whatever´s got you down” lan berria aurkeztuko du SAMIAM talde kaliforniarrak. Hauekin batera, Hot Water Music taldeko bi herenek osatzn duten THE DRAFT taldeak ere disko berria aurkeztuko du: “In a million pieces”. Gaua zabaltzen SIMCA talde bilbotarra.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 1 }
LE FOU (BCN)

LE FOU (BCN)

Bartzelonako LE FOU taldeak bere estraineko lana, “Vértigo”, aurekztuko du: indie, punk, pop zein musika elektronikoaren edozein gorpuzkera. Beraiekin batera, NAPOKA IRIA bikotea.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }