Alemaniako PUNK-O-MATIX (melicore punk) taldearekin batera, Euskal Herrian 10 urtetik gora hardcore melodikoa egiten diharduen LEIHOTIKAN talde Iruñearrak eta Azpeitiko EZINEAN taldeek joko dute. Nafarrek “Ilunago ederrago” beraien azken lana aurkeztuko dute eta azpeitiarrek beste horrenbeste egingo dute “Ezinean” beraien lehen diskoa denarekin. http://www.punkomatix.de www.leihotikan.net www.ezinean.com
"TXIN-TXIN" Mugaz bestaldeko Kasinoa
Irailak 29, Ostirala
Sinopsia: “Txin-Txin” kasinoa oihaneko “Corte Inglés” basatia da. Mundutik at dagoen toki honetan edozer gerta daiteke. Bertara inguruko gizakiak edozeren bila joaten dira: hau nahi, hori aurkitu. Batetik zibilizazioaren lehen muturra oihana basatian, eta bestetik giza harremanetarako azkena. Bertan suertatzen diren kontraesanetan gaurko munduaren jarreren oinarria ikus daiteke.
HOUSE OF LORDS (AEB)
Irailak 28, Osteguna
James Christianek gidatutako taldeak arrakasta izugarria izan zuen 80. hamarkadan kalitatezko rock melodiko itsaskorrarekin. “World upside down” disko berria aurkeztuko dute TIGERTAILZ (Glam rock) britainiarrekin eta BAD MACHINE (scandinavian rock) finlandiarrekin batera. www.jameschristianmusic.com
SKATROIAK
Irailak 24, Igandea
Auskalo antzerki taldeak SKATROIAK musika talde galaktikoa aurkeztuko digu eta galaxian zehar egindako bidaiak (planeta desberdinak, lagunak, e.a.) kantu bidez azalduko dituzte.
MIKEL ERRAZKIN & HF
Irailak 21, Osteguna
Sorotan Bele taldearen sortzaileetako bat izan zen Mikel Errazkin. Ondoren eta bakarkako ibilbidean hiru disko kaleratu ditu. Azkena “10.0″ izenekoa da eta goi mailako musikariz lagunduta aurkeztuko du gurean: Igor Telletxea baterian, Txema Garcés baxuan, Xabi Lopez kitarran eta Oihana Lekuona eta Ane Odriozola ahotsetan.
THE REZILLOS
Irailak 16, Larunbata
Sex Pistols eta Buzzcocks taldeekin batera Britainia Handiko punkaren aitzindaria izan zen THE REZILLOS taldea 80. hamarkadaren hasieran. Lau urteko geldialdiaren ondoren eta jatorrizko taldekideekin (Eugene Reynolds, Faye Five, Joe Callis,…) AEB eta Europan zehar arrakasta handiz ari dira eskaintzen beraien punk-rock fresko eta dibertigarria. Zaleek oraindik ere gogoan dute duela hiru urte Bergarako Jam [...]
RILKE
Irailak 14, Osteguna
Rainer Maria Rilke poeta berlindarraren irakurtaldia alemanieraz eta euskaraz.
TONY MACALPINE/BILLY SHEEHAN/VIRGIL DONATI
Irailak 9, Larunbata
PLANET X eta STEVE VAI-rekin aritzeagatik ezaguna bada ere, Tony Macalpine jazz klasiko eragineko rock gitarjole iaioa da. Oraingo honetan Billy Sheehan (Van Halen, Mr. Big,..) baxuan eta Virgil Donati (Steve Vai, Derek Sherinian,…) izango ditu lagun. http://www.tonymacalpine.com/
IRAILEAN ITZULIKO GARA!
Irailak 1, Ostirala
Uztailean ez da kultur emanaldirik antolatuko Plateruenean eta abuztuan antzokia bera be itxita egongo da. Irailaren 1ean itzuliko gara. Eskerrik asko. PLATERUENA











