Artxiboa | Ekaina, 2006
EUSKAL KANTUAK

EUSKAL KANTUAK

- ESTIBALIZ ASUA (ahotsa eta kitarra) BEDIA – MAITANE URIEN. ABADIÑO – RAKEL PUJANA (ahotsa, trikitixa eta kitarra) MARKINA – ANA MADARIETA (zeharkako txirula) LEKEITIO – TRIKILEKU (ahotsa, trikitixa eta panderoa) ETXEBARRIA – ZALOA ZENARRUZABEITIA (ahotsa eta panderoa) ETXEBARRIA

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }
KENT STEEDMAN & THE TUBULAR GREENS

KENT STEEDMAN & THE TUBULAR GREENS

Kent Steedman (Celibate Rifles, New Christs,…) gitarjole australiarrak The Tubular Greens bandarekin (Pardo anaiak-Sex Museum, Los coronas, Juan-Bummer eta Jota-Adult oriented punk) eskainiko dizkigu bere ibilbideko kantu onenak. Aurresalmenta ON-LINE

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }
AMAMA LUISA BRASS BAND

AMAMA LUISA BRASS BAND

New Orleans-eko kale orkestren musika (R&B, soul, funk,…) egiten dute Durangarrek. Aurtengo Donostiako Jazzaldian jotzeko aukeratuak izan dira eta bertan eskainiko dutenaren aurrerapena izago da.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 1 }
IGNITE + WITH HONOR + CONVICT

IGNITE + WITH HONOR + CONVICT

1994an sortu zen IGNITE taldea Orange Countyn (AEB) eta egun AEBetako Hardcore talderik garrantzitsuenetarikoa da. Maiatzean argitaratutako “Our Darkest Days” (Century Media Records 2006) diskoa aurkeztera datoz mundu osoan zehar burutzen ari diren biraren barruan. Aurresalmenta ON-LINE

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }
HOT DOGS + GREEN MANALISHI + LOBO ELECTRICO

HOT DOGS + GREEN MANALISHI + LOBO ELECTRICO

Punk-rock eta Rock´n Roll gaua. Urretxuko HOT DOGS taldeak Kaki Arkarazok ekoiztutako bere hirugarren disko atera berria aurkeztuko du. Beraiekin batera Iruñeako GREEN MANALISHI (Mermaideko partaideekin) eta Tolosako LOBO ELECTRICO.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 1 }
ALFONS DELMAR

ALFONS DELMAR

Plateruenarekin zerikusirik ez duten arazoengatik, bertan behera geratu da Alfons Delmar-en kontzertua. Barkatu eragozpenak.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 1 }
PLATERUENA SALTSAN

PLATERUENA SALTSAN

Durangoko SALTSAN sukaldaritza eskolak eta Plateruenak elkarlanean antolatutako ekimena da hau, Durangaldeko txakolinak ezagutarazteko asmoz. 20:00etan txakolin dastaketa itsua eta ondoren afari dastaketa izango da. Durangaldeko zazpi txakolin desberdin dastatuko dira. Aurrez aukeratutako epaimahai batek txakolin bat nabarmenduko du eta era berean, afari dastaketan parte hartzen dutenek ere beraien epaia eman ahalko dute. Afarian zazpi [...]

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }
HABEAS CORPUS + REO

HABEAS CORPUS + REO

Udaberrian argitaratutako “Basado en una historia real” (K-Industria 2006) diskoa aurkeztuko du Habeas Corpus talde madrildarrak. Aurreko diskoekin alderatuz, doinu oraindik gogorragoak landu dituzte bertan. Aipagarria da aurtengo Viñarock jaialdian izandako arrakasta. Aurretik, Santurtziko REO taldeak joko du. Aurresalmenta ON-LINE

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }
RAFA RUEDA + SEI URTE

RAFA RUEDA + SEI URTE

“Saredun eskua” (Hotsak 2006), Rafa Ruedaren bakarkako bigarren lana da. “Kea” diskoarekin ekin zion bere bakarkako ibilbideari eta bertan gitarrek protagonismo handia bazuten, oraingo honetan teklatuek hartu dute leku berezia. SEI URTE taldeak ere disko berria aurkeztuko du, “Jauzia” (Estoldetan 2006), Berriztarren ibilbidean hirugarren lana. Euskal Herriko pop-rock eskenako bi talderik esanguratsuenen aurrean gaude.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }
MARKOS UNTZETA

MARKOS UNTZETA

Bere lehen diskoan, “Gaua basamortuan” (Hotsak 2002), irekitako bideari jarraitu dio Markos Untzeta musikariak amerikar usaina (Bob Dylan, Neil Young, Bruce Springsteen, Ben Lee,…) darion “Zenbat euri” (Hirusta 2006) diskoan.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }
ARGAMBOYS + THE BRONTËS + KONDOR (Oriente) + THE USKI´S

ARGAMBOYS + THE BRONTËS + KONDOR (Oriente) + THE USKI´S

Kurutziaga ikastolako euskara batzordeak “Euskal Astea”ren barruan antolatutako pop-rock jaialdia. Durangoko KONDOR eta ARGAMBOYS taldeekin batera, Gasteizko THE BRONTËS eta Elantxobeko THE USKI´S taldeek joko dute.

Irakurri sarrera guztia Iruzkina { 3 }
SKUNK DF + NEÜ

SKUNK DF + NEÜ

Plateruenarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, promotoreak bertan behera utzi du kontzertua. Barkatu eragozpenak.

Irakurri sarrera guztia Iruzkina { 4 }
JOSEBA IRAZOKI & BAND

JOSEBA IRAZOKI & BAND

ONDDO taldean aritu ostean, 2004ean “Irri eta solas” argitaratu zuen bakarkako ibilbideari hasiera emanez. Oraingo honetan, “Gizona zakur egin zen” bere bakarkako bigarrena aurkeztera dator.

Irakurri sarrera guztia Iruzkinak { 0 }